H.A.Z.I Sarea

Biharko hazia erein dezagun

Hazien Aniztasuna Zaindu Iparraldean

BLE laborari eta herritar arteko elkartea da, hurbileko laborantza eta hazkurri biologikoan diren ekimenak laguntzen dituena.Laborari eta animatzaile talde batek formakuntzak, topaketak eta gertakariak antolatzen ditu lurraldeko etxaldeak eta hazkurriak osotasun batean aditzeko.

Landua den bioaniztasuna lanjerrean da! 20garren mende hastapenetik, landuak diren landareen eta zerealen hiru laurdenak galdu dira. (Iturria: FAO). Mota desagertzen ari dira baina badugu oraino eragiteko manerarik. Mugi gaitezen sare egiteko, Ipar Euskal Herriko gure herri hazien zerrendatzeko, begiratzeko eta sustatzeko.

SAREKO KIDE EGINEZ...

Baratzegile arteko hazitegi partekatu baten plantan ezartzen laguntzen duzu.

Herri hazien

alde ari zara.

Duten balioagatik maite ditugun haziak transmititu eta hartzen dituzu.

Herri hazien sareko eragileekin harremanetan zara.

Elkartrukeari, praktikari eta formakuntza teorikoari esker ikasten duzu.

Gaiari buruz...

REPORTERRE

Nouveaux OGM : « l’état d’urgence biologique » a sonné

Bruxelles pousse pour l’assouplissement de la réglementation sur les «nouveaux OGM». Lentement, mais sûrement, l’opposition monte.

francesez