H.A.Z.I SAREAren betebeharrak
Herri hazien begiratzea eta garatzea ahalbidetzea. Tokian-toki egokitu eta landu haziak miatu, bilatu.
Herri hazien aldeko jende eta egitura sare bat lagundu: informazioak pasarazi, talde solasaldiak antolatu
Laguntza teknikoa eta antolaketa bermatu: jakintzak eta egin-moldeak berreskuratu eta trukatu.
Herri hazien kudeaketa dinamikoa bermatu: kontserbazioa, sailkatze parte-hartzailea, biderkatzea, esperimentazioa, hazi trukatzea.
Herri haziez eta haien rolaz komunikatu eta sentsibilizatzea
Kolektiboa sustatu: jende, teknika, tresneria eta diru ahalak kudeatu (tresnak, biltegia…).
Herri haziak landaregileak errepika ditzakeen populazio eta edo populaizo multzo batzuetako haziak dira, landare zelula transgresatu gabeko egin-moldeekin sailkatuak eta biderkatuak direnak, landaregilearentzat eskuragarriak, izan etxeko pentze, izan etxeko baratze, izan etxe sagardoi biologiko edo biodinamikoetan. Biderkatze jarraituen bidez berritu haziak dira, polinizazio librean edo masa selekzioaren bidez, belaunaldi anitzeko ernalketa beharturik gabe. Libreki truka daitezke biziarazten dituzten jende taldeen erabiltze eskubideen errespetuan"
Les semences paysannes définies par le Réseau des Semences Paysannes en 2019